Mezuak

ONGI ETORRI LH1 EKO BLOGERA!

Irudia
KAIXO LAGUNAK!! Iritsi da gure bloga martxan jartzeko garaia. Ai ama! Hau aldaketa puska bizi izan duguna! Irakasle eta gela berriak ditugu! Haur Hezkuntzako garaiak atzean utzi eta handiekin batera...  1. MAILAN GAUDE!! IUPIIIIII !😄 Denbora igaro da kurtsoa hasi genuenetik baina bitarte honetan gauza berri pila bat ikusi eta ikasi ditugu. Zein izan diren ezagutu nahi? Hementxe laburpen txiki bat. IKUSI.....IKUSI ETA IKASI....ETA ONDO ENTZUN!! 🎵🎵🎵 Goizetan lasai-lasai ikastolara sartzean, Zirkulazio Libreko txokoa aukeratzen dugu, lagunekin ondo pasatzeko eta goxatzeko gure tartetxoa da…eta guztietatik pasa arte ezin dugu errepikatu eh! Hasieran…a ze nahasmena…erotuta ibili ginen…baina orain primeran ulertu eta ikasi dugu!   Bi astez behin, asteazkenetan Baso Eskolako🌳 gure eremu sekretura🙈🙊 joaten gara! Gustura baino gusturago aritzen gara etxolak eraikitzen, ingurua aztertzen... tartean animaliak eta guzti topatu ditugu. Muskerrak eta katagorriak duela gutxi. G...