ONGI ETORRI LH1 EKO BLOGERA!
KAIXO LAGUNAK!!
Iritsi da gure bloga martxan jartzeko garaia. Ai ama! Hau aldaketa puska bizi izan duguna! Irakasle eta gela berriak ditugu! Haur Hezkuntzako garaiak atzean utzi eta handiekin batera...
1. MAILAN GAUDE!! IUPIIIIII!π
Denbora igaro da kurtsoa hasi genuenetik baina bitarte honetan gauza berri pila bat ikusi eta ikasi ditugu. Zein izan diren ezagutu nahi? Hementxe laburpen txiki bat.
IKUSI.....IKUSI ETA IKASI....ETA ONDO ENTZUN!!π΅π΅π΅
Goizetan lasai-lasai ikastolara sartzean, Zirkulazio Libreko txokoa aukeratzen dugu, lagunekin ondo pasatzeko eta goxatzeko gure tartetxoa da…eta guztietatik pasa arte ezin dugu errepikatu eh! Hasieran…a ze nahasmena…erotuta ibili ginen…baina orain primeran ulertu eta ikasi dugu!
Bi astez behin, asteazkenetan Baso Eskolakoπ³ gure eremu sekreturaππ joaten gara! Gustura baino gusturago aritzen gara etxolak eraikitzen, ingurua aztertzen... tartean animaliak eta guzti topatu ditugu. Muskerrak eta katagorriak duela gutxi. Gure eremu sekretura bidean liana izugarri dibertigarri bat dugu, gustura-gustura txintxilikatzen gara bertatik.
Irurako lagunekin kidetzea ere egin genuen goiz batean. Irurako Ikastola bisitatu eta beraiek prestatutako jolasetan ibili ginen. Hurrengo batean beraiek etorriko dira gurera.
Patio ikaragarri dotorea dute! Gozatu ederra hartu genuen bertan jolasten!
Astean hirutan, arratsaldeetan txokoak izaten ditugu, 2. eta 4. mailakoekin aritzen gara lanean. Pila bat ikasten dugu elkarrekin. Dinamika hau ez da goizeko zirkulazio librea bezala, hemen gutariko bakoitza lanean buru belarri jarri eta lantxoak egiten ditugu.
Eta astea bukatzeko, ostiraletan… Birakurri!π Lehen Hezkuntza osoa nahasten gara eta bikoteka irakurtzeko tarte lasai bat izaten dugu. Hasieran urduri xamar jarri ginen, irakurketa handiekin? Baina, guk oraindik ez dakigu irakurtzen eta? Berehala konturatu ginen mila modu ditugula liburuak irakurtzeko; irudiak ondo-ondo aztertu, zer ikusten dugun aipatu, zer gertatuko den pentsatu…
Ah…..eta azken sekretua…..shhhhh!π€« Zenbait arratsaldetan, gelako urtebetetzeak π₯³ ospatzen ditugunean, gure patio txikira atera eta denok elkarrekin jolasten dugu. Dakizuen bezala, gutxi gutxi garenez 2016ko uztakoak, gutxi gutxitan ateratzen gara eta gutxi gutxitan izaten ditugu goxokiak ondoren… π€£π
Eta gutxi gora behera hau izaten da gure eguneroko martxa. Zer iruditu zaizue? Zuen iritziak jakin nahi ditugu. Hemen behean idaztera gonbidatzen zaituztegu.
Hauxe izan da guztia gaurkoz…gure berri izango duzue laster! Ordura arte…
AIOOOOOO PELAIOOOO!!π₯°
LH1EKO LAGUNAK
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina